Ederrez eder…

Larrungo Martintxo

Posted by on 2018-07-15 in Ikasteko with No Comments


Ekiaren ekialdean Ekialde

Sortaldearen sartaldean Mendebalde

Hegoaren bide bürüan Iparralde

Eta ni bideen artean lau haizen jabe. (bis)

Beti nor ekialdean

Edireiten da bidean

Kantu bat gogoz aidean

Biziaren izenean.

Rom Sinti Buhame Gypsi

Ber koloreko irrintzi

Atzo egün bihar etzi

Goiz ekiari ez etsi.

Ekiaren ekialdean Ekialde

Sortaldearen sartaldean Mendebalde

Hegoaren bide bürüan Iparralde

Eta ni bideen artean lau haizen jabe. (bis)

Jin baledi oren latza

Hunaintiko akabantza

Arrahas dezagün dantza

Bizi nahiaren hatza.

Hi tzigano entzün ezak

Golikeautüko deiat

Bidez bide hebentik hat

Honki jin hire etxerat.

Ekiaren ekialdean Ekialde

Sortaldearen sartaldean Mendebalde

Hegoaren bide bürüan Iparralde

Eta ni bideen artean lau haizen jabe. (bis)

Mixel Etxekopar

<iframe width=”854″ height=”480″ src=”https://www.youtube.com/embed/rh5dnTn5MlU” frameborder=”0″ allow=”autoplay; encrypted-media” allowfullscreen></iframe>

Posted by on 2017-01-14 in Ikasteko with No Comments


Zazpi laguneko famili batetan
arotza zen gure aita
gure herriko alkate ez izan arren,
lan egiten zuena.
(Bis)

Itsasoan urak handi dire,
murgildu
nahi dutenentzat
gure herriko lanak handi dire,
astun dire, gogo
or dire,
zatiturik gaudenentzat.
(bis)

Markatzen ari diren bide nabarra
ez da izango guretzat,
l
ehengo sokari ezarririk datorren
oztopo bat besterik.

Itsasoan… (Bis)

Hainbeste mendetako gure morrontzak
baditu mila tankera
eta, zuhur aukeratzen ez badugu,
bertan galduko gera. (Bis)

Itsasoan… (Bis)

 

Xabier Lete.

 


Posted by on 2016-03-10 in Sailkatu gabea with No Comments


 

Kantu bat gara.
“Agian, agian egun batez jeikiko dira”
hasten ziren Matalaz-en azken hitzak.

Gure izaitearen destino krudela eraman gintuzteen agian
Zugarramurditik:

Baga biga higa, laga boga sega.

Agian Zarautztik:
Ikimilikiliklik

Urepeleko artzainari
“Non hago”-ka ari ginela
erre zizkiguten titi puntak
eta ipurtzuloak
burdinez lehertu zizkiguten.

Ez dira betiko garai onenak oihukatzen genuela,
herriko bat eraman zutenean
berekin
zeuden ondarrutarrak
“Boga boga” kantatzen hasi omen ziren.

Bua!
Altzateko jauna begira genuela,
hor zela nunbait,
bere lurrera itzultzeko zai

Orbaizetako armaolako horma zaharrek dardar egin zuen
Iratiko basoan.
Eta uroilarrak kantatu zigun
“zaindu maite duzun hori,
zaindu maite duzun hori”.

Bereterretxe ohetik atera zuten
argi urdinez borda batetik bertzera zebiltzanak

Gau amaigabe bat baino latzago
ta ehun urteak baino gehio ezagutu ditugu.

Gernikako arbola da bonbardeatua,
euskaldunen artean guztiz maitatua

Eta Gernikako hondakinen artetik eraman zuten Lauaxeta.

“Goiz eder hontan erahil behar nabe”
idatziko zuen ziegan fusilatua izatera atera
aurretik.

Azken oihua, dana emon bihar jako maite dan askatasunari

Eta itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora garamatzatela.
Ez dakit nora.

Gure seme-alabak itsasertzean eduki ditugu
aingira eta itsas trikuen esku mendean.

Agur Xiberua, adios gaixo etxen dena.

Zaplaztekoka zirti-zarta aurpegi masailetan bota zuten lurrera.

Ama!
Oroitzen zaitudanean sukaldean
egoten zara eta guri begira bi doverman beltz

Bilatzen eta suntsitzen.

Aitarik ez dut, ama hil zelarik .

Eta edozein herriko jaixetan,
gaupasa egin genuen bitartean,
hil zuten beste bat,

lehengo batean, kalearen erdian.
Hotel Monbar,
campanadas a la muerte, campanades a
morts.

Emaidazu eskua ta gertatu zeneko lekura eramango zaitut.
Baina ez zaidazu galdetu
gauza ilun guztien arrazoi gordea.

denbora aldakorrak atsedenikan gabe daraman bidea,
daraman bidea.

Goizeko ordu bietan esnatutzen gera,
erropaz eta maitasunez beteriko zakuarekin
joateko urrutira.
Gure maitea ixil-ixilik dago ziega barrenian.

Lilurarik ez.

Zazpi senideko famili batean arrotza zen gure aita.

Orain sei gara.
Un horrible sueño.
Oi ama Euskal Herri goxua.

Mi cuarto en llamas.

Hernani,1982.

Zai dago ama, zai aita
milaka aldiz abestu dugu begiak lanbrotuta
eta halere maite
ditut maite gure bazterrak.

Maitemintzen jarraitu genuen edozein herriko jaixetan.

Bai, zin dagizut, izan zarela ene bizitzako onena

Txantxibiri txantxibiri jo dugu mendira hamaika manifestaziotan,
Elorrixoko kalian.

Eta azken arnasa eman dugu itsasoari begira.
Itsasoan urak haundi dire zatiturik
gaudenontzat.

Euskara da gure territorio libre bakarra.

Telesforok esan zigun:
zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz
nere hiltzailearen aurrean.

Mort pour la patrie,
euskaraz baino ez dakiten hoiei,
mort pour la patrie.

Gure abuelek etzekiten euskaraz,
baina bazekiten Lauaxeta hil zuten
esku berdinek hil
zutela Federico Garcia Lorca.

Eta gu, vuestras nietas y nietos de Extremadura,
gallegos, castellanos, maketos,
mantxurrianos,
Andalucía entera como Marinaleda.
Gu, los txatxos de vuestros genes,
Euskal
Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas.

Bahía de Pasaia da gure Playa Girón,
Compañeros poetas eta Bobby Sands
eta irri
egingo duten irlandar emakumeen haurrak…
Gure mendekua ere badira.

Eta berriz min hau zeren eta batekots dirauen,
ez gara gu asetuko.
Batek loturik deino
ez gara libre izango.
Horregatik zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz
nire hiltzailearen aurrean.

Ta “iala iala ramala” dantzatzen dugunean,
hotz amaigabe bat baino latzago datorkigu
odolaren usaina,
biolentziaren erresumena.

Ez, ez dugu nahi horrelako zibilizaziorik.
Onar genezakeen gure egoera,
txoriak kaiola
bezala

Baina hegoak ebaki bagenizkio etzen gehiago txoria izango.

Beraz, arrano bihurtu ginenean,
kaiola hautsita alde egingo genuen beldurrez
libro
ginela sinestarazi nahi ziguten.
Baina luze gabe ohartu ginen
hanka arkaitz bati lotu zigutela

kate motz eta astun batez.

Oh, gu hemen bidean galduak ibiltzeari utzi gabe
esan zuen Txirritak
Larrosa baino ederragoko gure zazpi probintziyak:
Lau Espainian preso daudenak,
hiru
han ditu Frantziyak.

Gure ametsak, esperantza, egia
askatasuna, bakea, justizia
zenbat gera?
lau, bat, hiru, bost, zazpi…
zer egingo degu? Alkar jo?
Alkar hil? Ez! Hori ez!

Begiratu maitea
ortzi mugak sutan,
gure begien zerutan.
Begiratu atzera
amildegi ertza,
biziak, hilak, ametsak

orain, mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
malko haiei esker
orain itsasoa gara!

Agian, ekibokatu ginen
hasieran bertan
mundu hontara euskaldun sortzean
baina ez dut nik sekula
ene sorterria hautatu
eta gaur hemen gaude
sei urte ta erdiren ondoren
bost menderen ondoren
milaka urte eta gero
hemen gaude, badakizue…
Denbora da poligrafo bakarra
eta hau da froga, hemen gaude
eta Manu Chao zioen:
Próxima estación, Esperanza
pasa du gure trena.

Gure ametsen eraisten ortuaren aurrean
hemen gaude ta poztutzen naiz
Kantatzen duen herri batek
ez baita inoiz hilko
baina are gehiago
kantu bihurtu den herria gara
kantu bat gara
mendien artetik datorrena
Joaldun,
itsasoko olatu bakoitzean, ontzi…
etxe hutsetako ormetan
martxoak hiruan, martxoak zortzian
martxoak bostean, …
entzuten duzue?
Melodia bat da,
aire bat, arnas bat,
burni artetik ihes eta jostari,
sentimendu bat,
ahoz-aho,
ura harri artean bezala iritsi gara
belaunaldiz-belaunaldi
herri bihurtu den kantu bat gara
inor eta inoiz ixildu ez duena
Agian, agian, egün batez
jeikiko ginela esan zenigun Matalaz
Eta gaur, mende askoren ondoren
hemen gaude munduari esanaz
beste mundu bat posible dela
Baita ixildu nahi izan gaituztenentzat ere
denok gara mundu
eta horregatik diogu hemen gaudela
esku bat luzatuz, irrifar bat zabalduz
Lau haizetara! Irri eginez
Lau haizetara!

Negua joan da ta:

Gora herria!

JON MAIA Belodromoan 2016-03-05

 

 

Posted by on 2016-02-28 in Ikasteko with No Comments


Itsasoko perillak

Kontxatik doa untzia,

Han konpania guzia,

Ternuarat badoazi

Zerbait nahiz irabazi.

Bide luze Ternuarat,

Itsasoa zabal harat,

Zubirik ez pasatzeko,

Marinelen salbatzeko.

Itsasoaren gainean,

Untzi tzar baten menean,

Marinelak arriskuan

Herioaren eskuan.

              2

Haize largoz badoazi

Zabalerat irabazi

Itsasoan barna urrun,

Begiz ezin ikus Larrun.

Han jotzen ditu kontrestak,

Mendebal haize tenpestak

Denbora gaixtoa sartzen,

Gabitako biak hartzen.

Zeru guzia isuri,

Babazuza eta uri,

Marinelak trenpatuak,

Hotz handiak hormatuak.

          3

Bela guziak harturik,

Belatxoa anekaturik

Untzia badoa segiz

Itsasoa handiegiz.

Gau beltzean ilunbean

Untzia tormentapean,

Aparailua desegin,

Ilunez deus ezin egin.

Elementak badarontsa,

Itsasoak abarrotsa,

Haize tenpesta uxia da

Itsasoan maskarada.

4

Musika….

Marinelak harrituak

Tronpen jotzen unatuak,

Gabetu indar guziez

Etsitu bere biziez.

5

Hurakanaren furia

Ifernuko iduria,

Satan beltzak darabila

Untzien galtzen dabila.

Uhainek untzia joka,

Gora behera saltoka,

Eta branka pulunpaka,

Kostadua arrolaka.

Uhin baten bizkarrean

Bi uhiñen hondarrean

Tirabira badabila,

Untziak agertzen gila.

 

5ak, lehen doinuan, zortzikoaren erritmoan:

Bere mastak galdu ditu,

Untzia motz da gelditu,

Itsasoak hautsi lema,

Trebes galtzerat darama.

 

Uhin hautsiak gainetik

Iragaten trebesetik,

marinelak erorika

Untzi askan igerika.

 

Gaineko zubia hautsi,

Ura tillaperat jautsi,

Tillapean ura gora,

Untzia doa hondora.

 

Marinelak biluziak,

Luzatu nahiz biziak,

Uhinpean igerika

Untzi* puskei atxikika.    (*untic ?)

A capella

Marinelaren bentura

Itsasoan sepultura,

Sekulako bere fiña,

Etxerako berriz mina.

Posted by on 2016-02-11 in Sailkatu gabea with No Comments


Edukia pasahitzarekin babestuta dago. Ikusteko, idatzi ezazu zure pasahitza:

Posted by on 2016-02-03 in Ikasteko with No Comments


Compostelan egon nintzen
L
ehengo udan erromes (bis)
Noizbait iritsiko nintzen
Joan izan banintz oinez
Trun laralun lalun lalun. Trun laralun lalun lalo (2)


Arribatu nintzeneko
zain neukan Maruxiña
A zer serora parea
Bera ta lehengusina!
Trun laralun lalun lalun. Trun laralun lalun lalo (2)


Lagun biak hasi ziren
Gora Euskadi oihuka
Ni Biba Galizia Ceibe
Malkoak ezin xuka
Trun laralun lalun lalun. Trun laralun lalun lalo (2)


Matxinada zabaldu zen
Tabernarik taberna
Fraga eta bere fragatak
Beldurtzeko galernaa!
Trun laralun lalun lalun. Trun laralun lalun lalo (2)


Santuari ez nion nik
Ez kaixo ez adio:
Compostelaraino gabe
Astiarran Santio!
Trun laralun lalun lalun. Trun laralun lalun lalo (2)


Nahiz gaita jotzen ez jakin
Sentitzen naiz gallego
Herritasuna noiz behinka
Aldatzerik balego!

Trun laralun lalun lalun. Trun laralun lalun lalo (3)

 

Tapia eta Leturia

Posted by on 2015-12-27 in Ikasteko with No Comments


Hitzak: Uxue Alberdi Doinua: Mikel Markez

Konplize ditut eta…

 

Emakume zuzenak,

okerrak, kirtenak,

moja txintxoak

eta zerrama irtenak,

itsusiak, politak,

atletak, herrenak:

konplize ditut eta maite ditut denak.

Langileak, alferrak,

lanik ez dutenak,

tuntunak, mediokreak,

klaseko lehenak,

ale desegokiak,

andre txit gorenak:

konplize ditut eta maite ditut denak

Ama onak ta txarrak,

ama ez direnak,

lurrera jausi arte

mozkortzen onenak

ta umeen merienda

usaina dutenak:

konplize ditut eta maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak

argalak, gizenak,

iletsuak, soil-soilak,

marimutilenak,

katemeak, gorilak

panterak, zezenak:

konplize ditut eta maite ditut denak.

Lehen munduko emeak,

kapitalistenak,

lur usaia daukaten

andre indigenak,

zuri, gorri, horiak;

beltzetan beltzenak:

konplize ditut eta maite ditut denak.

Markesaren alabak,

neskame gizenak,

printzesak ta sorginak,.

ogroak, sirenak,

Maritxuak, Bartolo

itxura dutenak

konplize ditut eta maite ditut denak 2

Maritxuak, Bartolo itxura dutenak:

konplize ditut eta maite ditut denak 2

Posted by on 2015-11-07 in Sailkatu gabea with No Comments


Partiada tristea Ternuara

Xuri garbi zeru gaina,

itsasoak eder maina:

Haize ona belarako,

Denbora ona partitzeko.

Adi, neure haur xumeak,

Seme alaba maiteak;

Galtzen baduzue aita,

Ama alarguna maita. (2)

 

Bide luze Ternuarat,

Itsasoa zabal harat,

Zubirik ez pasatzeko,

Marinelen salbatzeko.

Elementak badarontsa,

Itsasoak abarrotsa,

Haize tenpesta bera da

Itsasoan maskarada. (2)

Huracanaren furia

Ifernuko iduria,

Satan beltzak darabila

Untzien galtzen dabila.

Urak non bermarik ez du,

Ez aireak nondik lotu,

Untziak ez zimendurik,

Han ez da salbamendurik. (2)

…………….

Untzi batzu salbaturik,

Itsasoa pasaturik,

Arribatu Ternuarat

Behar duten Portutarat.

Ternua da mortu hotza,

Eremu triste arrotza,

Laboratzen ez den lurra,

Neguan beti elurra. (2)

Han, oihan, sasi handiak,

Larreak eta mendiak,

Harri, arroka gogorrak,

Lur agor eta idorrak.

Han otsoak eta hartzak,

Basoko bestia gaitzak,

Alimalien herria,

Desertu izigarria. (2)

1798-publikatua Anonimoa (“Apaizak hobeto” liburuak dionaz)

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

 

MARTIN DE HOYARSABAL ETA PIERRE DE D’ETCHEVERRI

Martin de Hoyarsabal kapitain ziburutarrari zor diogu euskaldunok itsasoan ibiltzeko dugun lehenengo gidaliburua, 1532an frantsesez idatzia: Les voyages aven­tureux du Captaine Martin de Hoyarsabal, habitant de Çubïburu. Rouenen argitara- tu zen liburua. 1579an Bordelen, eta beste bi argitaraldi ere izan zituen, berriz ere, Rouen eta Bordelen. Gaur egun ale bakar bat dago, Parisko Liburutegi Nazionalean.

Donibane Lohitzuneko Pierre de D’Etcheverrik, berriz, mota honetako lehen liburua idatzi zuen euskaraz: Liburu hau da Itxasoco Nabigacionecoa. Martin de Hoyarzabalec egiña Francezes. Eta Piarres D’etcheverry edo Dorrec euscararat emana, eta çerbait guehiago abançatuba”. Bordelen argitaratu zen 1677 urtean.

Posted by on 2015-10-03 in Ikasteko with 1 Comment


ARDO XURIA  (Pil pil taldea. Hegaldaka KDa)  Entzun

Kolpü bat edan, beste bat edan

Gure gizona trenpian.

Kolpü bat edan, beste bat edan

Gure gizona lürrian.

Ezin xüti, ezin ibil, ezin ezagün lagüna

Ardo xuriak ezartzen dizü

Planta txarrian gizona

Etxerakuan, ülün beltzian,

Dena trebeska bidian. (2)

Ezin xüti, ezin ibil, ezin ezagün lagüna

Ardo xuriak ezartzen dizü

Planta txarrian gizona.

Etxeko bortan nurbait bada han,

Erratza beitü eskian. (2)

Ezin xüti, ezin ibil, ezin ezagün lagüna

Ardo xuriak ezartzen dizü

Planta txarrian gizona.

Senar tristia, mozkorzalia,

Zertako dük emaztia ? (2)

Ezin xüti, ezin ibil, ezin ezagün lagüna

Ardo xuriak ezartzen dizü

Planta txarrian gizona.

Etxekandere, begi ñabarra,

Ez zitela otoi kexa ! (2)

Ezin xüti, ezin ibil, ezin ezagün lagüna

Ardo xuriak ezartzen dizü

Planta txarrian gizona.

Berriz artino adixkidiak,

Gauden zabalik begiak ! (2)

Ezin xüti, ezin ibil, ezin ezagün lagüna

Ardo xuriak ezartzen dizü

Planta txarrian gizona (2)

Posted by on 2015-05-26 in Ikasteko with No Comments


 

Ortzean izar eder bat
gauaz argitzen da.
Zure irudia niretzat
ederragoa da.
O maitea, o laztana,
neure poza t’ atsegina.
Zu barik neure bizitza
mingots iluna da!           Gontzal Mendibil       Entzun

 

 

 

 

 

 

 

About Me Sample Title

This is a sample text about you. You may login and go to the Finojaho settings page and edit this text. Here you can display a summary of your website or anything that is interesting to your visitors. You also can disable this section completely. You have full control thru the settings page.

Tresna-barrara saltatu